AZTERKERTAK 15.GAIA

XIX. MENDEKO BIZIMODUA

1. GIZARTEA
XIX. mendeko gizartea hiru gizarte-klasetan zegoen banatuta, aberastasun-mailaren arabera. 
Goiko klasea aristokratek eta burgesek osatzen zuten. Aristokratak nobleak ziren, eta zenbait eskubide galdu baituzten ere, lur-eremu handien jabe ziren. Burgesak, berriz, frabriken jabeak, merkatari handiak eta bankariak ziren. Goiko klaseko kideak ziren aberatsenak.
Erdiko klasea, bestalde, talde hauek osatzen zuten: merkatari eta enpresari txikiek, lur-jabe txikiek, eta zenbait lanbidetako kideek, hala nola medikuek, abokatuek, funtzionarioek eta abarrek.
Herri xehearen klaseek  oso baliabide ekonomiko gutxi zuten. Klase horren barruan zeuden lur-jabe handien lurrak lantzen zituzten nekazariak eta fabriketako langileak, bai eta beste talde batzuk ere, hala nola goiko klaseak zerbitzatzen zituzten mirabeak eta eskaleak.
Langileen bizi-baldintzak izugarri gogorrak ziren garai hartan: hamabi ordutik gorako lanaldian zuetn, oso soldata baxua jasotzen zuten eta batere egokitu gabeko auzo andeatuetan bizi ziren. Hori dela eta, sindikatuetan biltzen hasi ziren, beren interesak defendatzeko: esate baterako, Langileen Batasun Orokorrean (UGT) eta Lanaren Konfederazio Nazionalean (CNT)

2. INDUSTRIA IRAULTZA
XIX. mendean, aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren ekonomian; prozesu horri Industria Iraultza esaten zaio.
Garraiobideetan, aurrerapen handia gertatu zen trenbidea sortu zenean; hari esker, distantzia luzeak egin zitezkeen, denbora gutxian.
Lan egiteko modua ere aldatu egin zen. Eskulangintza-lantegi txikien ordez, fabrika handiak eraiki zituzten hirietan. Langile asko aritzen ziren fabriketan, eta makina ugari zituzten.
Hasiera batean, ehungintza eta siderurgia garatu ziren gehien, makina eta ekoizpen-teknika berriei esker: ehungailu mekanikoen bidez, oso azkar ekoizpen ziruzten ehunak, eta labe garaiak erabiliz, kalitate handiko altzairua lortzen zuten. Industriagune nagusiak Katalunian, Madrilen eta Euskadin zeuden.
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, gainera, energia-iturri berriak garatu zituzten, hala nola elektrizitatea eta petrolioa, eta horrekin batera, beste industria-sektore batzuk sortu ziren; esate baterako, kimika industria.
Horrez gain, finantza-erakundeak sortu ziren garai hartan, hala nola banku modernoak eta Madrilgo burtsa.


3. ARTEA
XIX. mendean, aldaketak izan ziren artean eta kulturan ere.
Arkitekturan, Andoni Gaudí nabarmendu zen; eraikin modernistak egin zituen. Hauek dira estilo horretako eraikinen ezaugarrietako batzuk: material berriak, hala nola burdina eta beira, eta naturako formen antzeko apaingarriak.
Pinturan, Darío de Regoyos, Santiago Rusiñol eta Joaquín Sorolla nabarmendu ziren. Estilo inpresionistako margolanak egin zituzten; estilo horretan, kolorea da elementurik garrantzitsuena.