AZTERKETA 15. GAIA

XIX. MENDEA

1. INDEPENDETZIA GERRAREN HASIERA
1807an, Frantziak eta Espainiak itun bat sinatu zuten. Haren bidez, baimena eman zieten frantsesei Espainian zehar igarotzeko; izan ere, Portugal mendean hartu nahi zuten. Baina Frantziako armadak ez zuen adostutakoa bete, eta Espainiako hiri batzuk inbaditu zituen. Frantziako tropen jokabideak ezinegon eta asaldura handia eragin zuen herritarrengan, eta horren ondorioz, 1808an Aranjuezko Matxinada sortu zen. Herritarrek presio eginda, Karlos IV.ak bere seme Fernando VII.ari utzi behar izan zion tronua.
Frantziako enperadoren Napoleonek, ordea, Espainiako errege-familian arazoak sortu zirela baliatuta espainiar erregearen ordez bere anaia Josef Bonaparte izendatu zuen Espainiako errege. Baina Madrilgo herritarek ez zuten frantsesa onartu, eta 1808ko maiatzaren 2an, frantsesen aurka matxinatu ziren. horrela hasi zen Inrantsesa independentzia Gerra.


2. GERRAREN BILAKAERA
Independentzia Gerra Frantziaren aurkako gerra izan zen, baina baita gerra zibila ere. Izan ere, Espainiako herritarrak bi taldetan banatu ziren.
Alde batetik, abertzaleek Feernando VII.ak berriro ere tronua hartzea nahi zuten. Talde horren barruan, bi joera zeuden: absolutistek botere osoa erregearen esku utzi nahi zuten, eta liberalek, berriz, konstituzioa egin nahi zuten, erregearen boterea mugatzeko.  bestetik, frantsestuek erregea frantsesa izatea nahi zuten.
1810ean, oraindik ere gerra-egoeran, abertzaleen ordezkari batzuk bildu ziren Cádizen. hainbat elkarrizketa izan ondoren, 1812an Espainiako lehenengo konstituzioa onartu zuten.
Cádizko Konstituzioak erregearen boterea mugatzen zuen, eta zenbait eskubide onartzen zizkien herritarrei: legearekiko berdintasuna eta sufragioa-gobernua hautatzeko botoa emateko eskubidea-. 1814an amaitu zen gerra. Espainiarrak izan zirenez garaile, Fernando VII.a izendatu zuten, berriro ere, Espainiako errege.

3. FERNANDO VII.AREN ERREGALDIA
Fernando VII.aren asmoa errege absolutista izatea zen. Horregatik, Cádizko konstituzioa deuseztatu eta liberalak jazarri zituen. Batzuek ihes egin zuten Espainiatik, espetxera ez zitzaien. Beste batzuk, berriz, boterea lortzen eta gobernua desegiten saiatu ziren, altxamendu militarren bidez.
Espainian egoera politiko ezegonkorra zegoela baliatuta, Amerikako koloniek independentzia-prozesuari ekin zioten. Argentinak lortu zuen lehenik independentzia, 1816an; eta 1824. urterako, kolonia guztiek lortu zuten, Kubak izan ezik.

4. ELISABET II.AREN GARAI
Fernando VII.aren ondoren, Elisabet II.ak hartu zuen tronua, 1833an. Garai hartan, monarkia konstituzionala sendotu zen, erreginaren boterea mugatzen zuen konstituzio bat baitzegoen. Baina denak ez zetozen bat erreginaren boterea zenbateraino mugatu behar zen zehaztean. Moderatuek konstituzioaren garrantzia murriztu eta botere handiagoa eman nahi zioten erreginari. Progresistek, berriz, garrantzi handiagoa eman nahi zioten konstituzioari, eta erreginaren boterea murriztu.

5. XIX. MENDEAREN AMAIERA
1869an, atzerriko errege batek hartu zuen tronua: Amadeo Savoikoak; baina porrot egin zuen, bi urte eskas soilik iraun baitzuen boterean. Orduan, errepublika aldarrikatu zen: gobernu mota horrretan, ez dago erregerik, eta estatuko buruzagitza herritarrek hautatutako presidente baten esku dago. Baina errepublikak ere porrot egin zuen, eta 1874an, borboitarren monarkia berrezarri zen; horrela hasi zen Alfontzo XII.aren erregaldia