AZTERKETA 15. GAIA

TRANTSIZIOA ETA DEMOKRAZIA

1. HAUTESKUNDE DEMOKRATIKOETARANTZ
1975an franco jenerala hil ostean, Joan Karlos I.a izendatu zuten Espainiako errege. Erregeak Espainiako gizartearen  gehiengoaren babesa izan zuen, eta sistema politiko demokratikoa ezarri nahi zuela adierazi zuen. 
1977. urtean, erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuko presidente. Suárezek zenbait erreforma jarri zituen abian; erreforma horien helburua zen hauteskunde demokratikoak prestatzea, Espainian ez baitzuen halakorik izan 1936. urteaz geroztik. horretarako, alderdi politikoak eta sindikatuak legez onartu zituen.
Hauteskunde demokratikoak 1977ko ekainean izan ziren. Herritarren parte-hartzea handia izan zen, eta Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) izan zen garaile; hain zuzen, Adolfo Suárez bera buru zuen alderdia. 
Trantsizioaren lehenengo urteetan, tentsio handia izan zen. Arazo ekonomikoa larriak zeuden, eta atentatu terroristak areagotu egin ziren (diktaduraren amaieran hasi ziren). Gainera, egoera horretan, behin eta berriz izan ziren grebak eta manifestazioak.


2. 1978KO KONSTITUZIOA
Alderdi politiko nagusien ordezkariek konstituzioa egin zuten. Gorte Nagusiek eta espainiar herritarrek onartu zuten, 1978an.
1978ko Konstituzioan ezarri zen Espainiako gobernu mota monarkia parlamentarioa izango zela. Horrez gain, hainbat eskubide onartu zitzaizkien herritarrei, hala nola adierazpen-askatasuna eta sufragio unibertsala -18 urtetik gorago herritar guztien boto eskubidea-. Horrez gain, Espainiako lurraldea autonomia erkidegotan antolatzeko eskubidea ere onartu zen.

3. DEMOKRAZIAREN SENDOTZEA
1979an, berriro ere hauteskundeak izan ziren, eta orduan ere Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) izan zen garaile. Baina 1981ean, Adolfo Suárezek dimisioa eman zuen. Parlamentuan Leopoldo Calvo Sotelo gobernuko presidentetzat aukeratzeko botoa ematear zeudela, egoera politiko berria onartzen ez zuen militarren talde txiki batek estatu-kolpearen saioa egin zuen. Baina porrot egin zuten, alderdi politikoen eta herritarren babesik izan ez zutelako eta erregeak demokraziaren aldeko jarrera hartu zutelako. 
1982ko hauteskundeetan, Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE) izan zen garaile, Felipe González buru zuela. Esan ohi da une hartan amaitu zela trantsizioa eta hasi zela demokrazia.

4. DEMOKRAZIAKO GOBERNUAK
1982tik 1996ra bitartean, hainbat gobernu sozialista izan ziren, Feipe González presidente zela. Urte horietan, ahinbat erreforma politiko, ekonomiko eta sozial egin ziren. 1986an, Espainia Europako Erkidegoan sartu zen. Gerohago, 1995ean, 1978an hasitako prozesu luze baten ondoren, azkeneko autonomia-estatutuak onartu ziren.
1996tik 2004ra, Alderdi Popularreko (PP) buruzagi José María Aznar izan zen gobernuko presidentea. Haren agintaldian, Espainiaren egonkortasun ekonomikoa lortu zen. Horri esker, 2002. urtean, Europako diru bakarra ezartzeko baldintzak betetzen ziren Espainian, eta horrenbestez, euroa ezarri zen pezetaren ordez.
2004an, Espainiako Langile Alderdi Sozialistak (PSOE) irabazi zituen hauteskunde orokorrak, eta José Luis Rodríguez Zapatero izendatu zuten gobernuko presidente. Egun batzuk lehenago, islamiarren atentatu terrorista izan zen Madrilen: ia 200 pertsona hil ziren, eta beste asko zauritu ziren.